XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Horretatako Tratatu eratzaileen aldaketa bat beharrezkoa omen da.
Europako Ekonomi Elkartearen Tratatuaren 5. zatiaren 1. kapituluaren 5. sekzioak eta Auzitegiaren zeregina eta jurisdikzioa arautzen dute, akzioak ekartzeko eskubidea Estatu Partaidei, Elkarteko instituzioei
Akzio bat Auzitegiaren aurrean ekartzeko eskubidea estatuazpiko nazioei juridikoki ezagutu ahal izateko bi aukera dago: edo Auzitegiak berak interpretazio oso zabal bat egitea edo Tratatua aldatzea.
Lehenbiziko aukera problemaz josirik dago: Europako Justizi Auzitegia instituzio juridiko bat da eta ez instituzio politikorik.
Interpretazio zabal hori nolakoa litzateke?
Seguraski
Justizi Auzitegiak interpretazio ausart hau zein puntutaraino ametituko lukeen ez dago batere argi, baina Europar Elkarteko beste botereek seguruenera ez dute interpretazio hori onartuko.
Bigarren aukera Tratatua aldatzea da.
Horretarako, 236. atalaren arabera Estatu Partaide baten gobernuak edo Batzordeak Ministrarien Kontseiluari proposamena aurkeztuko diote; Kontseiluak Parlamentuari (bai eta kasu batzutan Batzordeari ere) aholkua eskatu eta gero bere iritzia azalduko du ea aldaketak zehaztearren Estatu Partaideen gobernuen Konferentzia berezi bat antolatu behar den eta azkenik, aldaketak baliozkoak izateko Estatu Partaideek erratifikatu beharko dituzte haien konstituzioen arabera.
Prozedura honek oso konplikatua dirudi baina, Alemaniak esan duen bezala, borondate politikoa egonez gero zailtasun juridiko hori ez da gaindituezina.
Dena den adierazgarri da oso halako proposamena Alemaniak egitea.
Gauregun Alemania Elkarteko Estatu Partaiderik
Baina Alemania berria, lehen ikusi dugun lez, zentzu askotan ez da estatu tradizional bat.
Ekialdeko bost Lampauml;nderrek autonomi berezi bat beharko dute Alemaniaren baitan eta Elkartearen baitan eta horretarako status berezi bat behar omen dute.
Gainera Alemaniak egitura federala du eta beraz subiranotasun konpartituaren doktrinatik hurbil dago eta honen ondorioz posible zaio egin berri duen proposamena egitea, bere federalismoa Elkartera eramanez.
Halako erreforma bat subiranotasunaren kontzepzio zaharkituari atsekitzen zaien Estatu Partaideek onartuko ez zutenaren beldur gara.
Elkarteko estaturik kementsuena estatuazpiko nazioen kezkaz jabetzen hasi baldin bada baikor izateko arrazoirik ez zaigu faltako.
Alemaniar nazioa autodeterminazio printzipioaren bitartez birbatu da.
Beste nazioen autodeterminaziorako eskubideaz Alemania arduratzeak ez gaitu arrituko.
Beste Estatu Partaideen jarrera nolakoa izanen den ez dakigu baina estatuazpiko nazioen egonezinaren berria Elkarteko instituzio politikoetara plazaratzen denean status komunitario bereziaren arazoa pil-pilean hasiko da.